IGERILEKUA 2018
ASTEASUKO UDAL IGERILEKUA
2024. URTEA
Irekiera: 2024ko ekainaren 15etik irailaren 8ra
Ordutegia: 11:00etatik 20:00etara
IGERILEKUKO ABONOAK ESKATZEKO EDO BERRITZEKO EPEA
Abono berriak edo urteko abonuak berritu ahal izateko, eskabidea behar bezala bete beharko da (www.asteasu.eus webgunean eskuragarri), aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, eta aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira. Hori gauzatzeko udaletxetik pasa behar da honako epealdian:
Asteasuarrak : Ekainaren 1etik aurrera
Beste herrietakoak : Ekainaren 12tik aurrera, abonoak sobre baleude
Ordutegia:
Astean zehar: 09:00etatik 14:00ra
Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu behar da, banku-txartel bidez, edo Kutxabankeko honako zenbakian diru sarrera egin denaren agiria aurkeztu, izen abizenak adieraziz:
ES93 2095 5072 6110 6002 4501
OHARRA: Aurreko urteko txartela galdu eta berria behar dutenak 5 euro ordaindu beharko ditu
ASTEASUKO UDAL IGERILEKUKO 2024ko PREZIOAK
|
€ |
Eguneko sarrerak: |
|
- 0-3 urte bitartean |
dohainik |
- 4-15 urte bitartean |
4,95 |
- Helduak; 16 urte baino gehiago |
6,60 |
Arratsaldez 17:00tatik aurrera: |
|
- 4-15 urte bitartean |
3,85 |
- Helduak; 16 urte baino gehiago |
5,50 |
Denboraldiko abonu pertsonala: |
|
- 4-15 urte bitartean |
49,50 |
- Helduak; 16 urte baino gehiago |
77,00 |
Abonu familiarrak: |
|
- Seme-alaba bat duten bikoteak (*) |
148,50 |
- Guraso bat gehi seme-alaba bat (*) |
99,00 |
- Bi seme-alaba edo gehiago dituzten bikoteak (*) |
187,00 |
- Guraso bat gehi bi seme-alaba edo gehiago (*) |
132,00 |
(*) 4-15 urte diren seme-alabak.
Taldeak: Hamaikagarrenetik aurrera, dagokion tarifaren zenbatekoaren % 75a.
Hamasei urtetik gorako pertsonak unitate familitik kanpo geratuko dira, pertsona heldu gixa kontutan hartuz, salbu famili ugaria diren unitateak.
0-3 bitarteko haurra naiz eta sarrera dohainik izan, unitate familian kontutan izango da dagokion tarifarako.
(*) 0-15 urte dituzten seme alabentzat, familia liburua eta elkarbizitza ziurtagiria aurkeztuz.
(∞) Famili ugarien kasuan, familia liburua, elakrbizitza ziurtagiria, eta ugariko familien titulua aurkeztu beharko da. Taldeak: Hamaikagarrenetik aurrera erdi prezioan.