Servicios Sociales

ASTEASUKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua laguntza eta prebentzio izaerako zerbitzua da, erabiltzaileari etxean geratzen laguntzekoa. Etxeko laguntza eta/edo laguntza pertsonala eskaintzen die, etxean bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko, isolamendu egoerak saihestuz.

 

 

 

 

 

BASERRI BABESTUA

 

Araudia deskargatu

Baserriaren araudia [pdf]

Tutoretzapeko baserria Gizarte Zerbitzuen udal sareko ekipamendu bat da, jendearentzako bizileku izateko. Udaleko Gizarte Zerbitzuek ezarritako adinekoen bizi-kalitatea sustatzeko berariazko baliabidea da.

 

TELEASISTENTZIA ZERBITZUA

 

Araudia deskargatu

Teleasistentziaren araudia [pdf]

Telelaguntza-zerbitzuaren helburua da arriskua, babesgabetasuna, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak etxean mantentzea, haien eskariari erantzunez eta haien autonomia eta segurtasuna indartuz. Izaera sozialeko zerbitzu teknikoa, erabiltzaileak larrialdiei aurre egiteko zerbitzuekin lotzen dituena, eta eremu horretan dauden baliabide komunitarioak mobilizatzen dituena.

 

LARRIALDIETAKO APARTAMENTUA

Larrialdietarako apartamentu izena du, larrialdi-egoeran dauden eta etxebizitza nahitaez utzi behar duten pertsonentzat delako (etxea erortzear dagoelako, bota egin dituztelako, suteagatik edo bizikidetza-arazoengatik). Beraz, egoera jakin baten ondorioz non bizi ez dutenei emango zaie lehentasuna.

 

Asteasuko Udaleko Gizarte Zerbitzuak

  • Astelehenetik ostiralera
  • 08:00etatik 11:30arte
TELÉFONO

 

Asteasuko Udaleko Gizarte Zerbitzuak

943 69 33 09

gizarte@asteasu.eus

Asteasuko Udaletxea, behe solairua

Lege Zaharren enparantza, z/g, 20159 Asteasu