Elkarteak
Asteasuko talde eta elkarteei buruzko informazioa bildu dugu atal honetan. Izan ere, euren jarduerari esker, udalerri bizi eta parte-hartzailea da gurea. Nork bere alorrean, hamaika ekintza eta jarduera antolatzen ditu, eta guztien artean, kirolaren eta kulturaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen diete herritar guztiei.
SAGAIN
2007-ko urtean zehar, Asteasuko pertsona batzuk hizketan hasi ginen, ea mendi talde bat ateratzeko aukera zegoen edo ez jakiteko.Horren ondorioz, azaroan, herriari bilera ireki batera deitzea erabaki genuen.Bilera hartara, zazpi edo zortzi pertsona agertu ziren. Hori izan zen, orain SAGAIN M.T. bezela ezagutzen dugun taldearen sorrera.Hortik aurrera, beste bilera ireki baterako deia ere zabaldu genuen, ta 2007-an oraindik zehaztu gabeko jardunak antolatzen ipini ginen.Horren aburuz, abenduan burututako Mendi Asteko jardunak atera ziren:
- Proiekzioak
- Orientazio lasterketa
- Haurren eskalada txapelketa
- Zarautz-tik Zumaia-rako mendi ibilaldia
MATXINTXULO GAZTE ASANBLADA
Matxintxulo Gazte Asanblada 2011. urtean sortu zen Asteasun, herriko gazteen arteko harremana eta elkarlana bultzatzeko helburuarekin. 40 kide inguruko taldea da, eta urtero herriko belaunaldi berriei gaztetxean sartzeko aukera ematen zaie. Ondorioz, geroz eta gazte gehiagok osatzen dute asanblada. Herriko gazteen harremana da taldearen funtsa, eta hori horrela izan dadin, bilerak astero egiten dira, urtean zehar egin beharreko ekintzak antolatu daitezen besteak beste.ç HELBURUA: Aurrez esan bezala, gure helburu nagusia herriko gazteen eta belaunaldi anitzen arteko harremana lantzea da. Horrez gain, herriko belaunaldi berrien artean euskal nortasuna zabaltzea da beste helburuetako bat, euskaraz hitz egitea, euskal kultura eta ohiturak sustatzea… Asteasu betidanik herri euskalduna izan baita. PLANGINTZA: Urte hasieran urte guztirako egitarauaren nondik norako bat egiteko elkartzen gara. Ekintza guzti horien artean, urteurreneko festa, herriko festetarako laguntza, bertso bazkaria, frontennis txapelketa eta kontzertuak dira arrakasta gehien dutenak.
EBIA KULTUR TALDEA
Herriko kultura eta giroa piztea helburu duen kultur talde hau 2011n sortu zuten. Kide kopuru jakinik ez duen arren, sortzean hiru pertsonak euren bizkar hartu zuten zuzendaritza lana, eta halaxe diraute. Nolanahi ere, udalerriko gainerako elkarteetatik kide bana, behintzat, joaten da kultur talde honen bileretara. Era horretan, agerian geratzen dira elkartearen xedeaniztasuna eta askotarikotasuna. Nabarmentzekoa da hasierako parte-hartze prozesuan eta bileretan jende ugari bildu ohi zela: batez bestean, 30-40 pertsona, bilerako parte hartu zutela. Helburuak Arestian aipatu bezala, herriko kultura eta giroa piztea du helburu nagusi kultur talde honek, eta horrekin batera, Asteasuko kultur bizitza hobetu eta aberastea.
Ekintza garrantzitsuenak Hamaika ekimen gauzatzen ditu elkarte honek urtean barrena, bere kasa edo udalerriko beste talde batzuekin elkarlanean. Nabarmentzekoak ditugu, besteak beste, Dantzazaleek egiten dituzten arkupeetako erromeriak, inauterietako ostiraleko festa, San Juan bezpera, era eta formatu askotako kontzertuak, Gabonetako ospakizunak, gospel kontzertua eta udako kaleko zinema. Horretaz gainera, komunikazioari dagokionez, euskarria ematen die udalerriko gainerako taldeei.
Harremanetarako asteasukultura@gmail.com http://www.asteasukultura.com
USARRABI ABESBATZA
Usarrabi kantu-jira taldea 2006. urtean sortu zen. Abiaburu haietan 6 kantukide baino ez ziren; gaur egun, ordea, 18 kideko taldea osatu dute. Taldekide gehienak asteasuarrak dira, baina badira inguruko herrietako zenbait ere; Adunako pare bat, Villabonako bat, Zizurkilgo beste bat (nahiz eta udalerri horretatik, tarteka, gehiago ere etortzen diren), Larraulgo bat eta Alkizako beste bat. Helburuak Talde honen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko kantuen ondarea, nola profanoa hala erlijiosoa, berreskuratzea, mantentzea eta zabaltzea da. Eta bide beretik, abesbatzen kantu teknikaren esparruan sakontzea, musikarekin gozatzea eta beste abesbatzekiko harremanak lantzea.
Ekintza garrantzitsuenak Astean behin biltzen dira kultur etxean, entseatzeko; zehazki, asteartean, 19:00etan. Entsegu horien fruitu izaten dira urtean zehar egiten dituzten ekintza ugariak. Batzuetan euren kabuz jarduten dute, eta beste batzuetan, herriko beste taldeekin batera. Horren adibideak ditugu honako jai hauetan eskaintzen dituzten emanaldiak: Santa Agedan, Gabonetan, San Pedro Egunean eta Santikutzetan. Emanaldiak eskaintzen dituzte bai elizako mezetan, bai udaletxeko ekitaldietan. Urtean behin, halaber, Kantu-jira berezi bat antolatzen dute, eta kanpoko jendea etorri ohi da bertara; esaterako, Donostiatik, Usurbildik, Pasaiatik, Andoaindik, Tolosatik, etab. Kantu-jiran, herriko kaleetan zehar kantatzen ibiltzen dira, eta Santamañako elkartean bazkaltzen dute. Bestalde, sarri askotan, beste taldeekin joaten dira kantatzera. Aitzakia horrekin, hamaika bazter ezagutu dituzte dagoeneko; hala nola Gernika, Iruñea, Tafalla, Usurbil, Donostia, Bilbo, Donibane Garazi, Tutera eta Baiona.
Harremanetarako
asteazu@euskalnet.net
696429892
ATZAPAR P.K.K.
Atzapar pilota kirol kluba 2012. urtean sortu zen, herriko gazteak pilotan egin eta jarraitzeko, beste herri batzuetara joan behar zutela ikusita. Helburu nagusia gazteak, pilotaren bitartez, beharrezko kirol heziketa Eskola kirolarekin elkarlana egiten dugu helburu hau aurrera eramateko. Gaur egun, esku pilotan, 30 mutil dabiltza eta 2013an 11 neskez osatutako talde bat sortu zen palan jokatzeko. Beste helburuetako bat, inguruko herrietako pilotariak Atzapar P.K.K.ean jarduteko aukera izatea da. – Eguberrietako eta San Pedrotako txapelketak. – Aiztondo eta Hitza txapelketetan jokatu eta sor daitezkeen beste txapelketetan parte hartzea. – Eskola kiroleko pelota txapelketetan laguntzea. – Asteasu, Gipuzkoako herriarteko pilota txapelketan parte hartzea.
Harremanetarako
atzaparpelota @gmail.com
ASTEASUKO EMAKUME TALDEA
2009ko Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun honetan koka dezakegu Asteasuko Emakume Taldearen sorrera. Ezin uka dezakegu Emakumeen desberdintasunaren izaera unibertsala dela egun, bai kultura baita herrialde ezberdinetan ere. Guri dagokigu gure eskubideen alde egiten jarraitzea. Egun horretan, gainera, lorpenak ere ospatzen ditugu, baina lorpen horiek ezinezkoak izango lirateke mugimendu feministak eta emakumeen elkarteek egiten duten funtsezko ekarpenik gabe. Guzti hau dela eta, Asteasuko hainbat emakumeek talde baten beharra sentitu zuten, azken finean identitate berdin bat baitugu: Emakume langileak gara. Hasiera batean elkartu ziren emakumeek jarrera, gabezi, gogo eta asmo berdinak zituztela jabetu ziren. Elkar ezagutza ere oso garrantzitsua izan zen, oso garrantzitsua baita talde bat aurrera eramateko elkarren artean ondo ezagutzea, baita bestearekiko errespetua bermatzea ere.
Zein dira gure taldearen helburu garrantzitsuenak?
- Taldearen kohesioa
- Elkar ezagutza
- Gure artean komunikatzea eta iritziak partekatzea
- Parte hartze taldea
- Emakumeen eskubideen alde aritzea
Eta jarduera nagusienak?
- Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean antolatutako jarduerak
- Emakumearen aldeko astean antolatutako jarduerak
- Autodefentsa ikastaroa
- Jabekuntza ikastaroa
- Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Eguna
- Kohesio ikastaroa
- Zine forum. Hilabeteko ostiral batean antolatzen da. Egunaren berri emateko, kartelak jartzen ditugu Asteasuko hainbat tokitan.
Kontaktua
asteasukoemakumetaldea@outlook.es
AIZTONDO TXIRRINDULARI ELKARTEA
2000. urte inguruan sortu zuten Elkartea bera. Bederatzi urte geroago, 2009an alegia, Kluba etorri zen, eta izen berari eutsi zioten. Zehazki, 14 kidek sortu zuten, baina gaur egun 25-30 pertsona dabiltza elkartearen bueltan. Honako kide hauek osatzen dute, hain zuzen, Zuzendaritza Batzordea: Xabier Usabiaga, Jose Ramon Ayerza, Jose Mari Irazu, Joseba Otegi eta Jesus Mari Irazuk.
Helburuak
Txirrindularitza sustatzea eta herrian jarduera horrekiko zaletasuna zabaltzea dira, hurrenez hurren, elkartearen helburu nagusiak. Era berean, txirrindulari probak antolatzen dituzte, eta baita herrian gauzatzen diren beste hainbat ekitaldi ere.
Ekintza garrantzitsuenak
Urtean zehar hamaika ekintza antolatzen dituzte. Hona hemen garrantzitsuenak eta dagozkien datak:
Nazioarteko Ziklo-Krossa (Abenduan)
Aiztondo Klasikoa (Martxoan)
Infantil, alebin eta benjaminen Txirrindulari Proba (Ekainean)
Binakako Pala Txapelketa (Maiatzean – Ekainean, San Pedro Jaietan)
Herri kirolak (Ekainean – San Pedro Jaietan)
TRANPANZULO GAZTELEKUA
Zer da Gaztelekua eta nola sortu zen?
Nerabezaroa: “Ume bat heldu bilakatzeko prozesu biologiko eta fisiologikoari deritzo, pubertaroarekin hasten dena”. Bizitza etapa honetan “ume” izateari uzten zaio, gurasoekiko ikuspegia aldatzean da, identitate berria bilatzen saiatzen dira… Asko dira nerabeek jasaten dituzten aldaketak.
Asteasu bezalako herri txiki batean Gazteleku baten beharra sentitu zuten 12-14 urte bitarteko hainbat nerabeek. Adin tarte horretan joera nabarmena dute herrian geratzeko, eta ondorioz Udalari eskaera zuzen bat luzatu zieten 2013an: “Ondo pasatzeko leku baten beharra sentitzen dugu, bertan jarduerak nola eta noiz egin libreki aukeratzeko”. Azken finean, lagunartean egoteko leku eroso bat eskatu zuten. Hau horrela, Udalak hainbat kontaktu burutu zituen eskaintzari erantzuteko, hain zuzen, Diputazioarekin, CRAJ (Gazte Sailarekin), Billabonako Gaztelekuarekin, Amezketako Gaztelekuarekin… Jasotako informazioaren arabera garbi geratu zen Gaztelekuak antolakuntza bat behar duela. Adin txikikoak dira, beraz ez da lokal bat beraien esku uztea soilik, baizik eta nerabezaroaren ezaugarriak kontuan hartuta ezinbestekoa da antolakuntza ordenatu bat izatea, baita hezitzaile figura bat ere edukitzea.
Lehenengo egunean jarri genion gure egonlekuari izena: Tranpazulo. Beraiekin adostu ondoren, izen hori jartzea erabaki genuen.
Zein dira helburu nagusiak?
- Garatzeko eta gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea ematea
- Helburu pedagogikoa: Nerabeei bizitzen ikasteko laguntza ematea, hau da, izaten ikasteko, elkarbizitzen eta parte hartzen ikasteko laguntza ematea.
- Nerabeek aisialdiaz gozatzeko aukera ahalbidetzea
- Pertsona kritiko eta askeak heztea
- Pertsona orekatuak heztea
- Komunitatea eta espazio komunitarioak sortzea
- Heltze-prozesuan laguntza ematea
Eta jarduera nagusiak?
Gaztelekuko jarduerak beti nerabeekin hitzartuak izaten dira. Beraiekin adosten ditu hezitzaileak antolatuko diren jarduera guztiak. Hainbat jarduera ezberdin adostu ditugu urte honetan, hala nola, filmak ikusi eta eztabaidatu, mahai-futbol torneoak prestatu, hainbat lehiaketa ezberdin egin… Oso garrantzitsua izan da ere, beraien arazoez hitz egitea. Jakina da, adin honetan hainbat arazo izaten dituztela eta horiei buruz ere hitz egiteaz at, iritzi ezberdinak partekatu ditugu.
Kontaktua :
Sare sozial baten bidez kontaktatzen dugu elkar. Tuenti-a izan da erabili dugun kontaktua. Asteasuko Gaztelekua izena du.
Izena |
Jarduera |
Hartzaileak |
Noiz |
Non |
Asteasuko Gazte Asanblada |
Hainbat jarduera eta gaztetxearen kudeaketa |
Gazteak |
Urte osoa |
Kalean-Gaztetxean |
Aiztondo Txirrindulari Elk. |
Txirrindulari probak antolatu |
Herritarrak |
Martxoa/abendua |
Kalean |
Tranpazulo Atletismo Elk. |
Entrenamenduak eta lasterketetan parte hartu |
Bazkideak |
Urte osoa |
Kalean |
Sagain Mendi Taldea |
Mendi irteerak eta mendi astearen antolaketa |
Herritarrak |
Urte osoan |
Mendian/kalean |
Usabarri Abesbatza |
Entsaioak astero. Emanaldiak: kabalgatan, S Ageda… |
Herritarrak |
Urte osoan |
Elizan/kalean |
Trikitilari, panderojole eta txistul. |
Entsaioak eta emanaldiak |
Herritarrak, haurrak |
Urte osoan |
|
Haur Dantza taldea |
Entsaioak eta emanaldiak |
Herritarrak, haurrak |
Ikasturtean |
Eskolan/kalean |
Haur Abesbatza |
Entsaioak |
Haurrrak |
Ikasturtean |
Eskolan |
Kirol Batzordea |
Eskola kirola, ikastaroak eta lehiaketak antolatu |
Haurrak |
Urte osoan |
Instalazioetan/kalean |
Guraso Elkartea |
Eskolako jardueraren jarraipena; hainbat ekintza |
Haurrak |
Ikasturtean |
Eskolan/kalean |
Xiba taldea |
Herri-kirolak eta xiba lasterketa |
Herritarrak |
Udaran |
Kalean |