Egutegi Fiskala 2023
EGUTEGI FISKALA 2024
Kontzeptua |
Aldia |
Ordaintzeko borondatezko epea |
Helbideratutako erreziboen kobrantza |
Ibilgailuak |
2024. urtekoa |
2024-03-01 / 2024-04-15 |
2024-04-15 |
Herri Baratza |
2024. urtekoa |
2024-04-15 / 2024-05-31 |
2024-05-31 |
Telekomunikazio tasa |
2024. urtekoa |
2024-04-15 / 2024-05-31 |
2024-05-31 |
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (hiri-zerga eta landa-zerga) |
2024. urtekoa |
2024-05-15 / 2024-07-01 |
2024-07-01 |
Terrazak |
2024. urtekoa |
2024-04-15 / 2024-05-31 |
2024-05-31 |
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga |
2024. urtekoa |
2024-10-01 / 2024-11-11 |
2024-11-11 |
Kamioi aparkalekua |
2024. urtekoa |
2024-10-01 / 2024-11-11 |
2024-11-11 |
Agroaldea |
2024. urtekoa |
2024-10-01 / 2024-11-11 |
2024-11-11 |
Zaborrak |
2024 urtekoa |
Bilketa Gipuzkoako Urak erakundeak kudeatzen du, tasa hiru hilean behin kobratzen da uraren tasarekin batera |
|
Urtarrilaren 23ko 2024/015 Alkatetza Dekretuaren bidez, hau ebatzi da:
LEHENENGOA. 2024ko ekitaldiko Egutegi Fiskala onartzea, I. eranskinekoa.
1.1. 2024ko ekitaldiko Egutegi Fiskalean zergak ordaintzeko borondatezko epeak ezartzen dira. Epeak adierazitako egunean bukatuko dira; baina azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera pasatuko da.
Likidazioak noiz ordaindu (Eraiketa Zerga, Hiri izaerako Lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioak), Beilariak etb...).
Ordaintzeko borondatezko epea hilabete batekoa da, likidazioaren jakinarazpena jaso eta ondorengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
1.2. Alkatetzak onartuko ditu aurreko puntuan adierazitako ordainketa-epeetan egiten diren aldaketak, eta egutegi fiskal hau bezala argitaratuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan.
BIGARRENA. Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost eguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkionez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan jarritakoaren arabera.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa jarri ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
HIRUGARRENA. Egutegi Fiskal hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean argitaratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketako Araudia onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan aurreikusten duen moduan.
Ondorio horietako, hauxe adierazten da:
a) Ordainketa egiteko epeak: Egutegi fiskal honetan adierazitakoak, edo, hala badagokio, Alkatetzak aldatzen dituenak.
b) Kobrantza modalitatea: Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira, banketxeetan eta aurrezki kutxetan baimendutako kontuetatik.
Helbideratu gabekoan, zergadunek helbide fiskalera bidaliko da zorra ordaintzeko behar den agiria, posta arruntez, informatzeko.
Zergadunak agiri hori jasotzen ez badu, berak edo ordainketa egin behar duten beste pertsona batek agiria eskatuko du borondatezko epean, Erregistro Arreta Bulegoan, Asteasuko Lege Zaharren enparantza, z/g (lehenengo solairua), jendaurreko ordutegian.
c) Ordainketa egiteko tokiak:
- Asteasuko Lege Zaharren enparantza, z/g (lehenengo solairua).
- Banketxe kolaboratzaile edozein bulegotan edo kutxazain automatikotan, dagokion ordainketa-agiria aurkeztuta.
- Udalaren web-orriaren bidez: www.asteasu.eus (Zerbitzu elektronikoak).
d) Ordaintzeko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe, zorrak premiamendu-prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboari dagozkion errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortzen diren kostuak ere ordaindu beharko dira.
Navigation Menu
- Goi kargudunak eta arduradunak
- Antolaketa, plangintza eta ondarea
- Herritarrekiko harremanak
- Informazio ekonomiko-finantzarioa
- Kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak
- Hirigintza eta obra publikoak
- Ingurumena
- Arauak eta garrantzi juridikoa duen informazioa
- Etxebizita
- BERDINTASUNA