Bloga

Bloga

Asteasuko AIU E-4ko Birpartzelazio Proiektua: hasierako onespena.

Asteasuko AIU E-4ko Birpartzelazio Proiektua: hasierako onespena.

Asteasuko Alkate andreak, urtarrilaren 24ko 2018/018 Dekretuaren bidez, hasierako onespena eman dio AIU E-4ko Birpartzelazio Proiektuari, Javier Yeregui eta Luis P. Blanco arkitektoek 2017ko abuztuan idatzita. Onespen hori baldintzatuta dago AIU E-4ko Urbanizatzeko Jarduketa Programaren behin betiko onespenari, Javier Yeregui eta Luis P. Blanco arkitektoek 2017ko uztailean idatzita.

Espedientea jende aurrean jartzen da, 20 egunez, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan. Espediente osoa udal-bulegoetan kontsultatu ahal izango da jendaurrean egoteko epeak dirauen bitartean.

Debekatuta dago partzelazio eta eraikitzeko baimenak ematea birpartzelazio jarduketa administrazio bidean irmo izan arte, Euskal Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintza arautzen duen ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 42.4 atalean jasotakoarekin bat.