Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urrezko Aizkolari Txapelketaren eta Binakako Harrijasotze Txapelketaren finalak Usarrabi Pilotalekuan

Abenduaren 31n jokatuko dira arratsaldeko 17:00etan.

2023·12·27


Igande honetan, abenduaren31n, jokatuko dira Urrezko Aizkolari Txapelketaren eta Binakako Harrijasotze Txapelketaren finalak Usarrabi Pilotalekuan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikuskizuna eta Gesaltzako Txarangak girotuko du eguna.

Urrezko Aizkolari Kopan, binakakoak ere jokatuko dira Gazte mailan zein Emakumezkoen mailan.

Binakako Harrijasotze Txapelketan, alde batetik gizonekoak eta bestetik emakumezkoak lehiatuko dira. Bigarren hauen artean, Olaia Esnaolak 125 kg.-ko harriarekin marka pertsonala ontzeko saiakera egingo du.