Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalekuen balorazioa

Udalekuen balorazioa

2020·11·12


Aurten, gainontzeko ekimen asko bezala, urtero an- tolatzen diren udaleku irekiak aurrera eraman ahal izan ditugu, Covid-19ak baldintzatuta bada ere.

Aurrez, ekainaren erdialdean, gurasoekin bildu ginen eta udalekuak aurrera eramatekotan zein baldintzatan izan beharko luketen azaldu zitzaien. Bizi genuen egoera ikusita, aisialdiko jardueraz gozatzeko aukera izan zeza- ten, jarduerak segurtasun neurri guztiak beteta burutuko genituela adierazi zitzaien.

Gurasoak baldintza horietan ere (adinkako talde txikiak, eskuak garbitzeko gelak, herritik kanporako goiz pasarik gabe... ) beraien haurren izen ematea gauzatuko zutela esan ziguten. Azken batean, haurrek elkarrekin egoteko benetako beharra zutela nabarmendu zen konfinamen- duan asteak eman ostean, beraz, martxan jarri ginen.

Begiraleen lan poltsa atera genuen eta beharrezko ikas- taroa egin ondoren, 14 begirale kontratatu ziren lane- rako.

2 urtetik hasi eta 12 urtera arteko 106 neska-mutilek eman zuten izena eta ekainaren 30ean gurasoekin tal- dekako bilera informatiboak burutu ondoren, uztailaren 6ean Udaleku Irekiak abiatu genituen.

Aurten, ez dira frontoian bakarrik elkartu, aurreko urtee- tan bezala, haur talde bakoitza herriko leku ezberdinetan egon dira.

· Eskola txikiak. · Eskola.
· Kultur etxea.
· Lizardi etxea. · Frontoia.

Talde bakoitzak egunero bere plana antolatu eta buru- tzen zuen. Eguraldia lagun zenean, astelehen, asteazken eta ostiraletan, igerilekuan bukatzen zuten goiza.

Uztailaren 18an, egun bateko etenaldia egin behar izan genuen, Eudelek, Osasun Sailetik jasotako gutun bat udalei igorri ondoren, hala ere, uztailaren 21ean berriro martxan jarri ginen.

Balorazio positiboa izan da gurea, haurrak eta begiraleak oso pozik ibili dira eta gurasoek ere horrela jakinarazi di- gute.

Mila esker, parte hartu zenuten haur eta guraso guztiei!!!! Datorren urtera arte!!