Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxan da Udal hilerriko nitxoen emakiden berrikuspena

Familiarrei 3 aukera eskaintzen zaizkie.

2024·01·23


Hilerriko nitxoen emakiden berrikuspena dela eta, hainbat herritarrek gutun ziurtatua jasoko dute haien familiarren gorpuzkinekin zer egin nahi duten galdeginez. Idatzia jaso eta 15 eguneko epean, Udaletxeko bulegoetan duten asmoaren berri eman beharko dute.

Hiru aukera aurkezten zaizkie:

1. Gorpuzkinak atera eta hezurtegi batean sartzea.

2. Beste 5 urtez luzatzea.

3. Hobi arruntean lurperatzea.