Eduki publikatzailea
Atzealdea Tolosaldean enpresa ideiak eta ekimenak sustatzeko 33.000 euroko diru-laguntza bideratuko da
2021·05·03
Tolosaldean enpresa ideiak eta ekimenak sustatzeko 33.000 euroko diru-laguntza bideratuko da
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek, elkarlanean, eskualdean ekintzailetza sustatzeko laguntza jarriko dute martxan.
- Eskaerak egiteko epea maiatzaren 20an amaituko da.
Zazpigarren urtez jarraian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek indarrak batu dituzte eskualdeko ekintzaileei bultzada bat emateko.
Horretarako, Lanbidek 33.425€ bideratuko ditu ekintzaileek proiektuak sustatzeko. Orotara 16 proiektu lagunduko ditu diruz: horietako 10, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan direnentzat, hau da, bideragarritasun azterketa bat egiteko; eta beste sei, bideragarritasun azterketa egina dutenentzat eta ekitera doazenentzat.
Enpresa Ideia Berriak
Tolosaldeko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza da, eta zenbait baldintza bete behar dituzte: langabeak izatea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru-laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta esklusiboki bideragarritasun azterketa egitera dedikatzea, 2 hilabeteko epealdian.
Enpresa ideia garatu nahi dutenentzako laguntzaren kasuan, bi hartzaile mota izango dituzte laguntzek. 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei diru-laguntza izango dira, eta beste 4, 30 urtetik gorakoentzat.
Emak. < 30 |
Gizon. < 30 |
Emak. >30 |
Gizon. >30 |
|
Laguntza kopurua |
3 |
3 |
2 |
2 |
Diru-laguntza |
1.300 € |
1.150 € |
1.150 € |
1.000 € |
Enpresa Jarduera Berriak
Gainerako 6 diru-laguntzak enpresa jarduera bat martxan jartzea buruan duten ekintzaileentzat dira. Kasu honetan, negozio ideia buruan izatetik haratago joan nahi dutenei dago zuzendua, izan ere, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea. Era berean, behin bekaldia amaituta, gehienez hiru hilabeteko epean, autonomoetan alta ematea eskatuko zaie onuradunei.
Emak. < 30 |
Gizon. < 30 |
Emak. >30 |
Gizon. >30 |
|
Laguntza kopurua |
1 |
1 |
2 |
2 |
Diru-laguntza |
1.950 € |
1.725 € |
1.725 € |
1.500 € |
Epea maiatzaren 20ra arte
Eskaerak egiteko epea 2021eko maiatzaren 20ean amaituko da. Horretarako, interesa dutenek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri behar dute harremanetan, Lehiberri Zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.