Eduki publikatzailea
Atzealdea

Manifestazio isila euskal preso politikoen eskubideen alde

18:30etan abiatuko da Zizurkildik eta Villabonan amaituko da.

2023·12·28


Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek abenduaren 31rako manifestazio isila deitu dute euskal preso politikoen eskubideen alde.
Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Zizurkildik eta Villabonan amaituko da.
Alkateek "ahalik eta azkarren euskal presorik gabeko eszenatoki bat lortzeko itxaropena" plazaratu dute, "hori izango baita herri honetan bakean eta elkarbizitzan aurrera egin dugunaren adierazlerik garbiena".