Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Herriko ospakizuna abenduaren 1ean egingo da 15:30etatik aurrera Pello Errota eskolan.

2023·11·28


Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko eguna. Asteasun ordea ostiralean, abenduaren 1ean, ospatuko dute Pello Errota eskolan. 15:30etan emango zaio hasiera ospakizunari eta ekitaldi berezia egingo da aurten. Ikasle, irakasle, guraso, jangelako langile eta Udalak hartuko dute parte, baina herritar guztiei zabaldu nahi zaie parte hartzeko gonbita.