Eduki publikatzailea
Atzealdea

Elkartasun elikagaiak sahararrentzat

Produktu ezberdinak bildu dira eskolan eta Udaletxean.

2024·02·02


Tolosaldea Sahararekin elkartetik bi urtetik behin janari bilketa egiten da elkartasun keinu gisara eta eskualdeko herrietan jasotakoarekin betetzen da sahararrei bidaltzen zaien kamioia. Asteasuk ere ekimenarekin bat egiten du eta urtarrilaren 18tik gaur arte produktu ezberdinak jaso dira Pello Errota eskolan eta Udaletxean.