Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bihar, urtarrilak 10, amaituko da Asteasuko III. MTB lasterketan izena emateko epea

Interesatuek mezua bidali behar dute danenatxirrindularitza@gmail.com helbide elektronikora.

2024·01·09


Asteasuko Mendi Bizikleta Lasterketaren hirugarren edizioa ospatuko da Asteasuko Udalak, Aiztondo K.E.-k eta Danena K.E. -k antolatuta urtarrilaren 14an. Goizeko 9:30ean hasita kategoria ezberdinetako lasterketak egingo dira.

Izen-ematea doakoa da partaide guztientzat; federatutakoentzat zein herriko haurrentzat. Izena emateko azken eguna bihar, urtarrilaren 10a, izango da eta interesa dutenek mezua bidali behar dute danenatxirrindularitza@gmail.com helbide elektronikora.