Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurtengo udako igerileku zerbitzuaren balorazioa

Aurtengo udako igerileku zerbitzuaren balorazioa

2020·11·12


Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta, herritarrekin adostu zen igerilekuak irekitzea, hainbat baldintzen menpe.

Bi hilabetez irekiak egon dira, uztaila eta abuztu osoan eta jen- dearen balorazioa oso ona izan da.

Egia da, aurten ezin izan ditugula eguneko sarrerak onartu eta denak abonatuak izan behar zutela. Aforoa ere mugatua izan du, sar zitekeen % 60ra murriztua egon baita legez.

Orokorrean, irekitzeak suposatu duen kostua 47.210 eurota- koa izan da. Aldiz abonuekin izandako diru sarrera, 16.530 eu- rotakoa izan da.

Beraz aurtengo balantzea 30.680 euroko galera utzi du.

Esan behar da, aurreko urtean ere nahiz abonatu gehiago izan, hiru hilabetez irekita egon denez, 32.000 euroko galera utzi zuela.

Beste udal zerbitzuak bezala, defizitarioa izaten da, baina he- rritarrek asko estimatzen dute honelako instalakuntza bat he- rrian bertan izatea.