Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteasuko udalerria sartu da EREMU GORRIAN dauden udalerrien zerrendan

Ondorioz, eta 2021/04/27tik aurrerako ondorioekin, honako muga hauek aplikatuko dira, besteak beste:

2021·04·26


Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2021eko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, Asteasuko udalerria sartu da EREMU GORRIAN dauden udalerrien zerrendan (COVID-19k azken egunetan 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua I.T.M. izateagatik).

Ondorioz, eta 2021/04/27tik aurrerako ondorioekin, honako muga hauek aplikatuko dira, besteak beste:

 

UDALERRIKO PERTSONEN SARRERA ETA IRTEERA

Mugatu egingo dira bizilekua finkatuta duten udalerrietako barruti bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, salbuespen hauekin

  1. Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.
  2. Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
  3. Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
  4. Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
  5. Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.
  6. Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
  7. Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak.
  8. Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
  9. Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
  10. Ezinbesteko kasua edo premia-egoera dela eta.
  11. Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

 

Nolanahi ere, mugakide diren eta ohiko zirkulazioa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, erosketak eta aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko.

 

OSTALARITA ETA JATETXEAK

Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduek murriztu egin beharko dute lokalen barruan jendea atenditzeko ordutegia bi ordu-tarte hauetara:

  • 06:30etik 09:30era.
  • 13:00etatik 16:30era.

KIROLA

Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte 4 pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik.

ESKOLA KIROLA

Bizilekua ez den beste udalerri batera mugitzeko aukera mugatuta dago, eskola-kiroleko entrenamenduak egiteko.

I.T.M. alde batera utzita, baimenduta daude ikasketak egiten dituzten ikastetxean egiten diren eskola-kiroleko entrenamenduak eta/edo jarduerak.

Neurri horiek mantenduko dira harik eta Eusko Jaurlaritzako Osasun publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2021/04/26ko ebazpena ordezten den arte.