Eduki publikatzailea

ASTEASUKO HERRI BARATZETAN LIBRE DAUDEN PARTZELAK ESLEITZEKO DEIALDIA

Herri Baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko prozedura martxan jarri du Udalak.

2022·11·23


Asteasuko Udalaren AGROALDEAko lursailean HERRI BARATZAK daude. Hauen helburua, ingurumenarekiko errespetua bultzatzeaz gain, helburu sozial eta kulturalak jorratzea da. Hala nola, aisia aktiboa, garaiko eta bertako baratzako produktuak ezagutzea, elikadura osasuntsua, herritarren arteko bizikidetza, etab.

 

Herri Baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko prozedura martxan jarri du Udalak.

 

Baratzeetako ERABILTZAILE IZATEKO BALDINTZAK ondorengoak dira:

 

  • Asteasun erroldatua egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Udalaren zergen ordainketa egunean edukitzea.
  • Eskatzaileak edo helbide berean erroldatutako senideren batek aisiarako baratzeetan partzela gehiago ez edukitzea. Etxebizitzako titular bana bakarrik egon daiteke.

 

  • Nekazaritza jardueretarako egokiak diren nekazaritza lursailen edo landa lurren jabe ez izatea.
  • Aurrez baratzeen erabileran zigorrik ez jaso izana edo esleitutako partzela ez kendu izana.

 

 

 

BARATZEAK ESLEITZEKO PROZEDURA ondorengoa izango da:

 

  • Aisiarako baratzeren bat edukitzeko interesa dutenek eskaria aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistro Orokorrean; eskariaren eredu normalizatua Erregistroan bertan egongo da.

 

  • Eskaera aurkezteko epea: ABENDUAK 2.

 

  • Eskaerarekin betera aurkeztu behar da nortasun agiriaren edo haren ordezko dokumentuaren fotokopia.
  • Epe hori amaituta eta eskari osagabeak osatu ondoren, bideratze fasea hasiko da: Aurkeztutako eskariak aztertuko dira eta ikusiko da eskatzaileek erabiltzaile izateko baldintzak betetzen dituzten ala ez.

 

  • Aurreko fasea amaitu eta eskari guztiak aztertu ondoren, behin-behineko erabakia argitaratuko da; erabaki horretan agertuko da onartutakoen zerrenda. Onartutakoek erabakiaren kontrako erreklamazioak jar ditzakete, hamar egun naturalen buruan, zerrenda legezko abisuen oholean jarri eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

  • Epe hori amaituta eta, hala badagokie, jasotako erreklamazioak interesdunekin hitz egin ondoren ebatzi eta gero, prozedura erabakitzeko eskumena daukan organoak behin betiko erabakia hartuko du. Erabakia aipatu oholean jarriko da; horrez gain, hautatuei erabakiaren berri emango zaie.

 

Beraz, baratzen erabiltzaile izateko interesa baduzu, eman izena udaletxean edo www.asteasu.eus web orrian erregistro elektroniko bidez ABENDUAREN 2 baino lehen.

 

Adierazi baita ere, erabiltzaileen betebeharren artean aurkitzen direla, besteak beste, Herri Baratzetako partzela erabiltzeagatik 50 euroko fidantza jartzea eta urtero 50 euroko tasa ordaintzea.