AZOKA 2017
Urteko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da Asteasun iraileko azoka. Irailaren 24an, igandez egingo da, ohikoa den moduan, udazken hasieran. Azokan, Asteasuko baserrietako ganaduen erakusketaz gain, Euskal Herriko hainbat artisau, janari-ekoizle eta arlo askotako eskulangile egongo dira.
Egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu den arroz-esne lehiaketa ere egingo da. Oro har, herritarrek hartzen dute parte, baina nahi duenak eman lezake izena. Horretarako, arroz-esnea frontoian aurkeztu behar da, goizeko 11:00ak baino lehen. Eguerdian, epaimahaiak aukeratutako lehen hiru partaideak sarituko dira.
Berrikuntza gisa, arratsaldeko musika eta dantza-saioa dago. Hasteko, Asteasuko trikitixa-ikasleek emanaldia egingo dute, eta segidan Ttipika taldeak dantzaldi gidatua egingo du, animatzen den oro dantzan jartzeko.
Egitaraua
- 10:00: Azoka eta ganadu erakusketa irekitzea
- 11:00: Txekor-erre pintxoak eta taloak
- 12:00: Arroz-esne lehiaketaren sari-banaketa
- 12:30: Esne-behien erakustaldia
- 18:00: Asteasuko trikitilariak
- Ondoren dantzaldi gidatua Ttipika taldearekin