Eduki publikatzailea
Atzealdea Zabalik dago Usarrabi kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea
2026·09·01

Gaur, irailak 1, ireki da Usarrabi kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 14ra arte egongo da zabalik.
2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira.
Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta.
Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.

