Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik dago euskara ikastaroetan izena emateko epea, Asteasun A1 mailako taldea eskainiko da

Euskara

2026·09·02


2026-2027 ikasturteko euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik. Aiztondo eta Tolosaldeko hainbat herritan maila desberdinetako ikastaroak eskainiko dira.

Asteasun oinarrizko mailako A1 ikastaroa eskainiko da, astelehen eta asteazkenetan, 14:45etik 16:15era.

Aiztondoko eskaintza

Oinarrizko maila

  • Asteasu: astelehen eta asteazkenetan, 14:45-16:15 (A1).
  • Villabona: astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:30 (A1).
  • Villabona: astelehen, astearte eta ostegunetan, 14:30-16:30 (A1).
  • Zizurkil: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:30-17:30 (A2).

Erdi-maila

  • Villabona: astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00 (B2).
  • Zizurkil: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:30-17:30 (B1).
  • Zizurkil: astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00 (B1-B2).
  • Zizurkil: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15:30-17:30 (B2).

Goi-maila

  • Villabona: astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:30-12:00 (C1).

Horrez gain, Anoeta-Irura, Alegialdea, Ibarra eta Tolosa inguruan ere hainbat mailatako ikastaroak eskainiko dira. Edozein herritako ikastaroetan izena emateko aukera dago. Eskaintza osoa erantsitako eskuorrian kontsulta daiteke. 

Autoikaskuntzarako aukera ere eskaintzen da: AEK Euskaltegian A1 mailatik C1era, eta Aitzol Udal Euskaltegian A1 mailatik C2ra.

Matrikulazioa: irailaren 1etik 18ra.