Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik dago Azoka Berezian parte hartzeko izen-ematea

Azoka Berezia

2026·07·09


Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da. Aurtengo azokaren antolakuntza lanak abian dira, eta Asteasuko artisau eta nekazal azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago.

Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena.

Eskaera guztiak jaso ondoren, aztertu egingo dira, eta onartutako eskaeren berri emango da.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke.

Animatu eta parte hartu!