Eduki publikatzailea
Atzealdea Senidetze Eguna ospatuko dugu larunbatean Asteasun
2026·05·25

Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, Aiztondo bailararen eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna egingo dugu Asteasun. Aduna, Zizurkil, Amasa-Villabona eta Asteasu arduratzen gara urtero ekimena antolatzeaz, txandaka.
Egitaraua 12:00etan hasiko da, udaletxean egingo dugun harrera instituzionalarekin. 13:00etan ekitaldia izango da plazan, eta 14:30ean elkartasun bazkaria egingo dugu Santamaña elkartean.
Bazkarirako txartelak maiatzaren 28ra arte egongo dira salgai Kultur Etxean.
Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu Senidetze Egunean parte hartzera.
