Eduki publikatzailea

Atzealdea San Joan suen inguruko oharra

San Joan

2026·06·23


Tenperatura altuen alerta egoera dela eta, Asteasuko Udalak jakinarazi du San Joan bezperako sua plazan piztuko dela. Hala ere, behin sugarrak gutxituta, sua itzali egingo da, edozein arrisku minimizatzeko.

Era berean, auzo eta baserrietan pizten diren suei dagokienez, sua egitea erabakitzen bada, Udalak beharrezko segurtasun neurriak hartzeko eta amaieran sua erabat itzalita geratzen dela ziurtatzeko eskatu du.