Eduki publikatzailea
Atzealdea Ostiralean hasiko dira Santamañako festak
2026·07·06

Santa Marinaren omenez, Santamaña Elkarteak, Goibailarako bizilagunek eta Asteasuko Udaleko Festa Batzordeak Santamañako jaiak antolatu dituzte uztailaren 10, 11, 12, 17, 18 eta 19rako.
Hainbat egunetan zehar, askotariko ekitaldiak izango dira Santamañan: mus txapelketa, orientazio proba, kros igoera, herri bazkaria, bertso saioa, herri kirolak, haur jolasak eta musika emanaldiak, besteak beste.
Asteasuko Udalak herritarrak jaietan parte hartzera eta antolatutako ekitaldiez gozatzera animatu nahi ditu.
EGITARAUA
UZTAILAK 10, OSTIRALA
22:00etan – Santamañako XXIX. Mus Txapelketa.
21:30-21:50 – Izen ematea.
Oharra: Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.
UZTAILAK 11, LARUNBATA
VI. Orientazio Proba Herrikoia
16:30ean – Proba handia.
17:30ean – Proba txikia.
UZTAILAK 12, IGANDEA
10:30ean – Santamañako XXIV. Kros Igoera.
Izen ematea: RockTheSport webgunearen bidez.
UZTAILAK 17, OSTIRALA
14:00etan – Txupinazoa.
14:30ean – Herri bazkaria.
18:30ean – Bertso saioa.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi.
Gai-jartzailea:
Oibar Olano.
Arratsaldean eta gauean – Ostolaza eta Larrañaga.
UZTAILAK 18, LARUNBATA
11:00etan – Meza nagusia.
Ondoren – Hamaiketakoa.
Jarraian – Herri kirolak (auzotarrak).
Ondoren – Bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano.
Trikitilariak: Izer, Alabier eta Lajai.
17:30ean – Kalejira.
Gauean – Izer eta Alabier.
UZTAILAK 19, IGANDEA
12:00etan – Haur jolasak.
Jarraian – Toka txapelketa.
Ondoren – Trikitilariak: Astiasaran eta Andonegi.
17:30ean – Gazteen harri-tira saioa.
Arratsaldean eta gauean – Astiasaran eta Andonegi trikitilariak.
Tranpazuloren jetsiera.
HERRI BAZKARIA (UZTAILAK 17)
Menua: sarrerako hotzak, paella, kostilla, postrea, kafea eta kopa.
Prezioa: helduak 30 euro; haurrak (12 urte arte) 18 euro.
Bazkarira joateko aurretik izena eman behar da ondorengo telefono hauetan:
- Josefina: 686 788 260
- Arkaitz: 649 506 825
Epea: uztailak 14, asteartea.
