Agenda
Egitaraua
- Verleigh uns frieden... ( Felix Mendelsshon) 1809-1847
- Stabat mater… (J.Rheinberger) 1839-1901
- Aita gurea...(Aita Madina) 1907-1972
- Nigra sum...( Pau Casals) 1876-1973
- Ubi caritas...( Iker González) 1976
- Cantique de Jean Racine...(G. Fauré) 1845-1924
- Scherzetto
- Arabesque ( 24 pièces en style libre-tik)...L. Vierne 1870-1937
- Agurra… (Mold. Jose Ignazio Ansorena)
- Etorkizuna...( Hitzak: Lizardi ,Musika:Junkal Guerrero )
- Axuri beltza...(Mold. : Javier Busto) 1949
Donostiako Antigua-Luberri ikastetxe publikoko Guraso Elkartearen ekimenez sortu zen korua 2008an bi helbururekin: musika eta kantua lantzea, batetik ,eta guraso nahiz irakasleak bilduko zituen dinamika probetxugarri bat eskeintzea, bestetik.
Aipatzekoa da bere partehartzea 2015ean Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko orkestrarekin, Andoni Sierraren zuzendaritzapean Kursaalen Purcell-en "Dido eta Eneas" operan eta 2018an Schubert-en Meza D. 167an Baita ere, Erramun Martirikorena abeslariarekin batera eskeinitako emanaldia 2016ean.
2016ean Donostiako Aste Nagusiaren programazio barruan Antigua auzoan lehen aldiz antolatu zen "Festara" herrikoian partehartu zuen, hala nola Donostia Festak portuan antolatu zuen habanera jaialdian ere. Urrian Bartzelonako Cor La Fontana-rekin egin zuen elkartrukea. Antiguako festetan partehartuz, Gabonetan kalez-kale abestuz eta ikasturte bukaeratan, beste koruekin elkartrukeak eginez betetzen du bere jarduna.
ORGANUA: IGNACIO ARAKISTAIN
SOPRANO BAKARLARIA: ELI RUBIO
ZUZENDARIA: JUNKAL GUERRERO