Eduki publikatzailea

Atzealdea Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa: AMINP-IGOKA 2026-002

Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa

AMINP-IGOKA: 2026-002

Iragarkia

Proiektua

Udal honetan 2026/03/13an (sarrera zenbakia: 324)  behean aipatzen den jarduera baimena emateko (legeztatzeko) eskaera aurkeztua izan denez, eskaera horri dagokion espedientea izapidetu behar da, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak xedatzen duen erara.

Bere ondorioz, espedientea jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar (30) egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten Udalaren aurrean.

Espedientea ikusgai egongo da Udaleko Idazkaritzaren bulegoetan, bulego orduetan.

  • Eskatzailea: INGENIERÍA Y DISTRIBUCIÓN, S.L.
  • Jarduera: osagai hidraulikoen salmenta eta muntaketa.
  • Kokalekua: Asteasuko Industrialdeako A guneko 33 Pabiloia.

Era berean, jarduera-proiektua eta eginiko txostenak Asteasuko Udalaren web orriko iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

Asteasun, 2026ko apirilaren 15ean.

Alkate andrea. Larraitz Alkorta Aizpurua.