Eduki publikatzailea

Atzealdea Iraileko kultur agenda

Iraileko kultur agenda

2026·09·02


Asteasuko iraileko kultur agendak hainbat hitzordu jasotzen ditu.

Irailak 16, asteazkena – Arroz esne ikastaroa

18:00etan, Aitzondo elkartean.

Arroz esne aparta egiteko sekretuak, aholkuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango duzu, giro atsegin eta goxoan. Ikastaroa herritar batek eskainiko du.

Ikastaroa doakoa izango da, baina parte hartzeko izena eman beharko da. Azken eguna irailaren 13a izango da. Izena emateko, WhatsApp mezua bidali edo 626 235 884 zenbakira deitu behar da.

Irailak 19, larunbata – Mendi duatloia

16:00etan, Elizmendin.

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren barneko proba izango da.

Probaren ezaugarriak:

  1. sektorea: 7,18 km-ko mendi lasterketa, 302 m+.
  2. sektorea: 15,76 km mendi bizikletaz, 631 m+.

Informazioa eta izen-ematea: www.mendiduatloia.eus

Irailak 26, larunbata – 100 urte Eleuterio Tapia jaio zela

12:00etan, plazan.

Omenaldi ekitaldian, lehenik, familiaren eskutik bertsoak eta hiru abesti izango dira. Ondoren, herriko eta inguruko musikariek Eleuteriok gustuko zituen hiru abesti eskainiko dituzte: Eleuterio fandangoa, Korapilloa arin-arina eta Hernioko Haizetan kalejira.

Irailak 26, larunbata – Tolosaldeko 4. Trikitixa Eguna

11:30ean elkartuko dira herriko plazan; 12:00etan, “100 urte Eleuterio Tapia jaio zela” ekitaldia izango da; 14:30ean, bazkaria; 18:30ean, kalejira erraldoia; eta 19:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Bazkarirako izena hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidean edo Asteasuko Kultur Etxean eman daiteke. Azken eguna irailaren 15a da. Menuak 32 euro balio du helduentzat eta 20 euro umeentzat.

Irailak 27, igandea – Azoka Eguna

10:00etatik 14:30era, plazan eta pilotalekuan.

Ikasgela

Asteasuko 14 urtetik gorako herritarrek Kultur Etxeko beheko solairuan dagoen ikasgela erabiltzeko aukera dute, astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Bertara sartzeko giltza elektronikoa behar da. Giltza eskatzeko, jo Kultur Etxera, eskaera egin, eta dagokion baimena emango zaizu.