Eduki publikatzailea
Atzealdea Herria eta kultura denon ardura: partaidetza prozesua abiatu du Asteasuko Udalak
2026·09·23

Asteasuko Udalak herriko kultur dinamikari eta Kultur Etxe berriaren erabilerari eta funtzioei buruzko partaidetza prozesua abiatu du, Herria eta kultura denon ardura izenburupean.
Prozesuaren bidez, herrian egiten dena ezagutu, hobetzekoak identifikatu eta etorkizunerako eszenatoki desiragarriak elkarrekin irudikatu nahi dira. Horrez gain, Asteasuko Kultur Etxe berriaren erabilera eta funtzioak elkarrekin irudikatzen eta adosten hasi nahi da.
Herritarren eta eragileen iritziak prozesuaren oinarrian egotea funtsezkoa denez, saio parte-hartzaileekin hasi aurretik, Udalak galdetegi bat prestatu du herriko kultur dinamikaren inguruan herritarrek dituzten lehen pertzepzioak jasotzeko. Galdetegia hiru minutu inguruan bete daiteke.
Ondoren, hiru saio parte-hartzaile egingo dira udaletxeko ikus-entzunezko aretoan:
- Urriak 20, 18:30-20:00: Asteasuko kultura mapa osatzen.
- Azaroak 4, 18:30-20:00: Non egon nahiko genuke?
- Azaroak 17, 18:30-20:00: Etorkizuneko eszenatokian, Kultur Etxe berria nola?
Udalak herritarrak galdetegia betetzera eta prozesuan parte hartzera animatu ditu.
Galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeJRt_H3NbY9m3FPT6QYtnrcXrCDmySJ-pUph-pRKg6FHOpKg/viewform
