Agenda
Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldien barruan egingo da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen kanporaketa-saioa, udazkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fase gisa. Udaletxean, 17:00etatik aurrera.
04
MAI
Pello Errotaren heriotzaren mendeurreun ekitaldien barruan ezinbestekoa zen bertso-saio bat egitea, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoa Bertsotaneko lehen saioa egingo da Asteasun.
Gipuzkoa Bertsotan udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da. Orotara 84 parte hartzaile izango ditu sailkapen faseak. Horiekin batera, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta beste hamaika kide arituko dira antolakuntza lanetan.
Bertsolariak
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aitor Salegi Martija
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Aitor Tatiegi Loidi
- Maddi Aiestaran Iparragirre
- Uxue Alkorta Iturbe
Aurkezlea: Maddi Labaka Mayoz