Eduki publikatzailea
Atzealdea Eleuterio Tapia gogoan, jaio zela 100 urte bete direnean
2026·09·02

Irailaren 26an Eleuterio Tapia izango da protagonista Asteasun. Jaio zela 100 urte bete direnean, omenaldi ekitaldia egingo dute 12:00etan herriko plazan. Egun berean ospatuko da Tolosaldeko 4. Trikitixa Eguna ere.
Omenaldia familiaren eskutik hasiko da, bertsoekin eta hiru abestirekin. Ondoren, herriko eta inguruko musikariek hartuko dute lekukoa, eta Eleuteriok gustuko zituen hiru abesti eskainiko dituzte: Eleuterio fandangoa, Korapilloa arin-arina eta Hernioko Haizetan kalejira.
Tolosaldeko 4. Trikitixa Eguna
Eguna 11:30ean hasiko da, herriko plazan egingo den elkartzearekin. 12:00etako omenaldiaren ondoren, 14:30ean bazkaria izango da. Arratsaldean, 18:30ean kalejira erraldoia egingo dute, eta 19:00etan Izer eta Alabierrekin erromeria izango da.
Bazkarirako izena emateko azken eguna irailaren 15a da. Izen-ematea hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidean, Asteasuko Kultur Etxean edo online egin daiteke.

