Eduki publikatzailea
Atzealdea Azoka Bereziari begira, hainbat ohar
2026·09·02

Irailaren 27an egingo da Asteasuko Azoka Berezia. Azokari begira, herriko baserritar, artisau eta janari-ekoizleei postua jartzeko deialdia egin zaie; aurten ere kalabaza erakusketa eta arroz esne lehiaketa egingo dira, eta arroz esnea prestatzen ikasteko ikastaro berezia ere antolatu da.
Jarri zure postua 2026ko Azokan
Asteasuko baserritar, artisau edo janari-ekoizleek irailaren 27ko Azoka Berezian parte hartzeko aukera izango dute. Aurten ere, azokako postuak goizez bakarrik egongo dira.
Produktuak ezagutzera eman eta saltzeko aukera aprobetxatu nahi dutenek irailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena.
Izena emateko, WhatsApp mezua bidali edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu behar da.
Kalabaza erakusketa
Aurten ere herriko kalabaza erakusketa egingo da Azoka Berezian, eta herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Baratzean kalabazak dituztenek eta erakusketan parte hartu nahi dutenek azoka egunean bertan aurkeztu beharko dituzte: irailaren 27an, 11:00ak baino lehen, «KALABAZA ERAKUSKETA» jarriko duen mahaian.
Herritarrak kalabazak ekarri eta erakusketa osatzera animatu dituzte.
Arroz esnea: ikastaroa eta lehiaketa
Aurten arroz esne lehiaketari bultzada berezia eman nahi zaio. Horregatik, iazko eskaerei erantzunez, arroz esnea prestatzen ikasteko ikastaro berezia antolatu da.
Arroz esne ikastaroa
Arroz esne aparta egiteko sekretuak, aholkuak eta trikimailuak ezagutzeko aukera izango da. Ikastaroa herritar batek eskainiko du irailaren 16an, 18:00etan, Aitzondo elkartean.
Ikastaroa doakoa izango da, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.
- Izena emateko azken eguna: irailaren 13a.
- Izena emateko: WhatsApp mezua bidali edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu.
Ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango da ondoren, arroz esne lehiaketan parte hartuta.
Arroz esne lehiaketa
Lehiaketan parte hartzeko honakoak hartu behar dira kontuan:
- Izena emateko azken eguna: irailaren 23a.
- Arroz esnea irailaren 27an, azoka egunean, aurkeztu beharko da.
- Lekua: frontoian, «ARROZ ESNE LEHIAKETA» jartzen duen mahaian.
- Aurkezteko azken ordua: 11:00.
- Sari banaketa: 12:00etan, leku berean.
- Parte hartzeko Asteasun erroldatuta egotea ezinbestekoa da.
- Sari banaketaren ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere arroz esnea etxera eramango du.
