Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteasuko igerilekuko bonoen inguruko oharra

Oharra

2026·06·10


Asteasuko igerilekuko bono guztiak agortuta daude. Hala ere, Asteasuko hainbat herritar kanpoan geratu direla ikusita, Udalak haien egoera aztertu nahi du.

Horretarako, gaur (asteazkena) eta bihar (osteguna), interesa duten, eta Asteasun erroldatuta dauden pertsonen izenak jasoko dira udaletxean, 09:00etatik 14:00etara.

Interesdunen zerrenda ostiralean aztertuko da, eta ondoren interesdunei erantzuna emango zaie.