Agenda
Atzealdea 100 urte Eleuterio Tapia jaio zela (Tolosaldeko 4. Trikitixa Eguna)
Omenaldi ekitaldian, lehenik, familiaren eskutik bertsoak eta hiru abesti izango dira. Ondoren, herriko eta inguruko musikariek Eleuteriok gustuko zituen hiru abesti eskainiko dituzte: Eleuterio fandangoa, Korapilloa arin-arina eta Hernioko Haizetan kalejira.
Tolosaldeko 4. Trikitixa Eguna
11:30ean elkartuko dira herriko plazan; 12:00etan, “100 urte Eleuterio Tapia jaio zela” ekitaldia izango da; 14:30ean, bazkaria; 18:30ean, kalejira erraldoia; eta 19:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Bazkarirako izena hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidean edo Asteasuko Kultur Etxean eman daiteke. Azken eguna irailaren 15a da. Menuak 32 euro balio du helduentzat eta 20 euro umeentzat.
