Agenda
Atrás Hitzaldia + bertso-saioa: Koldo Izagirre, Amaia Agirre eta Haritz Mujika
Pello Errota, zintzokeria aberkoiaren biktima
- Ordua: 22:00
- Tokia: udateletxeko ekitaldi-aretoa
Sagardotegiak izan omen ziren gure bertsolarien unibertsitateak. Baina, zer ikasten zuten tenplu haietan? Ziria, iraina, burla, iseka, ofentsa, zatarkeria. Horretan genuen maisu Pello Errota, gauerditik gorako onena zen. Bertsogintza hura lokaztegietako kontua zela predikatu zuten bertsolaritza moralistak eta zintzokeria aberkoiak, kiratsa omen zerien bertso haiei. Horrela baztertu zen Pello Errota eta haren hitzetik hortzerako txinparta, Pello Errota herri xehearen sormena baitzen, gauza desegokia, pentsamendua ondu gabeko bat-batekotasun arriskutsua. Bertsoa neurrira errenditzeko gauza ez zela ere zabaldu zuten. Denak balio izan zuen satira isilarazi eta sermoiari ekiteko.