Agenda

Gazteei zuzendutako bilera: parekidetasuna eta matxismoa lantzen

Udazkenean izandako arrakastaren ondoren, berriz ere ekingo diogu gazteen artean parekidetasuna eta matxismoa lantzeko saioei
16 FEB

Iazko udazkenean izandako harrera onaren ondoren, Asteasuko Udalak hainbat dinamika antolatzen segiko du parekidetasuna eta mikromatxismoa lantzeko, Arremanitz Kooperatibarekin.

  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: udaletxea