Web edukia bistaratu

«Lamiategi»-ko “C” Bizitegi-Lurzatian etxebizitzak eskuratzeko zozketa

Asteasuko Alkate andreak abenduaren 13ko 2021/300 Alkatetza Dekretuaren bidea, Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen H.E.A. A-7 «Lamiategi»-ko “C” Bizitegi-Lurzatian etxebizitza libreak prezio itunduan edo mugatuan eskuratzeko zozketan parte hartzeko baldintzak arautzeko oinarriak onartu ditu.

Oinarriak (GAO)

Parte hartzeko eskabidea eta agiriak oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izan dira, eta 2022ko urtarrilaren 28an amaitu da, 14:00etan.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Iragarkia eta zerrenda

Ziurtagiria

Onartuen eta baztertuen BEHIN BETIKO zerrenda

Iragarkia eta zerrenda

Ziurtagiria

Zozketa

Zozketa 2022ko martxoaren 23an egin da.

Zozketa ekitaldiaren ziurtagiria

Etxebizitzen esleipendunen BEHIN-BEHINEKO zerrenda

Iragarkia eta zerrenda

Ziurtagiria

Etxebizitzen esleipendunen BEHIN BETIKO zerrenda

Asteasuko Alkate andreak martxoaren 30eko 2022/096 Alkatetza Dekretua onartu du; honela dio horren xedapen-atala:

Iragarkia eta zerrenda

Ziurtagiria

“LEHENA. Aurkeztutako erreklamazioei erantzun hau ematea:

Ez onartzea NAN 72608122C aurkeztutako erreklamazioa, ebazpen honen azalpenetan adierazitako arrazoiengatik.

BIGARRENA. Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen H.E.A. A-7 «Lamiategi»-ko “C” Bizitegi-Lurzatian etxebizitza libreak prezio itunduan edo mugatuan eskuratzeko zozketaren etxebizitzen behin betiko esleipendunen zerrenda eta itxaron-zerrenda onartzea, I. eranskinekoa, eta etxebizitzak esleitzen dira.

Parte-hartzaileak zerrendetan sartzeak ez du esan nahi eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen direnik. Baldintza eta betekizun horiek berriro egiaztatuko dira kontratua sinatu aurretik.

HIRUGARRENA. Aurreko ataleko zerrenda hori argitaratzea udaletxeko iragarki-oholean eta udalaren webgunean, eta eraikuntzaren sustatzaileari bidaltzea zerrenda hori.

Eraikinaren sustatzaileak esleipendunei eskatuko die, bidalitako zerrendaren hurrenkeran, etxebizitza zehatza hauta dezatela (garajea eta trastelekua barne).

Esleipendunek eraikuntzaren sustatzaileak adierazitako epea izango dute esleipena formalki onartzeko eta, hala badagokio, sustatzaileak eskatutako dokumentazioa sustatzaileari aurkezteko.

Gutxienez, honako hiru tarte hauetan aukeratuko da etxebizitza zehatza (garajea eta trastelekua barne):

— 1etik 10era bitarteko esleipendunak.

— 11tik 20ra bitarteko esleipendunak.

— 21etik aurrerako esleipendunak.

Eta, gutxienez, tarte bakoitzak 5 egun natural izango ditu gehienez, sustatzaileari egin ahal zaizkion bisitak barne, eta etxebizitza zehatza aukeratzeko (garajea eta trastelekua barne). Epe horretan, eta tarte bakoitzeko, sustatzaileak hutsik dauden etxebizitza libreen zerrenda argitaratuko du 2 egunez, horietako bakoitzaren berri izateko, eta gainerako 3 egunak salerosketa kontratuak sinatzeko izango dira. Tarte bat amaituta, beste 5 eguneko beste aldi bat hasiko da hurrengo tarterako, eta horrela hurrenez hurren.

Esleipena formalki ez onartzea eta/edo eskatutako dokumentazioa epe horretan aurkeztea ukatutzat joko da, eta esleipen-

prozesutik kanpo uztea ekarriko du automatikoki. Horrelakorik gertatuz gero, zain dagoen lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.

Erakunde sustatzaileak dagozkion salerosketa- eta eskritura publiko-kontratuak egingo ditu Udalak onartutako zerrendetan agertzen diren esleipendunekin.

Etxebizitza-erreserbako kontratuak sinatu ondoren, esleipendunak onuradunen zerrenda emango dio Udalari, hautatutako etxebizitza eta prezioa adierazita, bai eta sinatutako kontratuaren kopia ere, besterentzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ahal izateko.

Zozketa guztiak egin ondoren etxebizitza guztiak bete ez badira, sustatzaileak askatasunez besterenduko ditu esleipendunak hautatzeari dagokionez, baldintza honekin: aldez aurretik Udalak bando bat argitaratuko du, eta 15 egun naturalez erabilgarri egongo da sustatzaileak eskaera berriak jaso ditzan.

Edozein kasuan, M.C.Z.A. eta A.T.Z., eta G.O. familiaren bi (2) etxebizitza (garajeak eta trastelekuak barne) hautaketa-eskubideak bermatuko dira.

  • M.C.Z.A. eta A.T.Z.: 1. portaleko etxebizitza, atiko solairua C, bere 22 zenbakia duen garajea eta 11 zenbakia duen trastelekua.
  • G.G.O.: 1. portaleko etxebizitza, atiko solairua 01 B, 21 zenbakia duen garajea eta 11 zenbakia duen trastelekua”.

Dagozkion ondorioetarako argitaratzen dena.

Jakinarazten zaizun eta Administrazio-bidez behin betikoa den erabakia edo ebazpen honen aurka ADMINISTRAZIOREKIKO AUZI-ERREKURTSOA jar dezakezu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinerazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 legearen 8. Eta 46. Artikuluan ezarritakoaren arabera. Guzti hau Herri-Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Guzti hau, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 legearen 123. eta 124. Artikulu eta kideotan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkeztearen kaltetan gabe.

Asteasun, 2022ko martxoaren 31n. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.

Etxebizitzen esleipendunen BEHIN BETIKO zerrenda ZUZENKETA

Asteasuko Alkate andreak apirilaren 11ko 2022/114 Alkatetza Dekretua onartu du; honela dio horren xedapen-atala:

Ziurtagiria

LEHENA. Martxoaren 30eko 2022/096 Alkatetza Dekretuaren HIRUGARREN ebazpen puntua aldatzea, zentzu honetan:

Hau esaten duenean:

“Edozein kasuan, M.C.Z.A. eta A.T.Z., eta G.O. familiaren bi (2) etxebizitza (garajeak eta trastelekuak barne) hautaketa-eskubideak bermatuko dira.

  • M.C.Z.A. eta A.T.Z.: 1. portaleko etxebizitza, atiko solairua C, bere 22 zenbakia duen garajea eta 11 zenbakia duen trastelekua.
  • G.G.O.: 1. portaleko etxebizitza, atiko solairua 01 B, 21 zenbakia duen garajea eta 11 zenbakia duen trastelekua”.

Hau esan behar du:

“Edozein kasuan, M.C.Z.A. eta A.T.Z., eta G.O. familiaren bi (2) etxebizitza (garajeak eta trastelekuak barne) hautaketa-eskubideak bermatuko dira:

  • M.C.Z.A. eta A.T.Z.: 1. portaleko etxebizitza, atiko solairua B, bere 21 zenbakia duen garajea eta 10 zenbakia duen trastelekua.
  • G.G.O.: 2. portaleko etxebizitza, atiko solairua B, 32 zenbakia duen garajea eta 25 zenbakia duen trastelekua”.