Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ur-hornidura ordaintzeko diru-laguntzak emateko kudeaketa arauak indargabetzea: kontsulta eta entzunaldia

UR-HORNIDURA ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO KUDEAKETA ARAUAK INDARGABETZEA izapidetu behar du Udalak.

 

PROIEKTUA

 

2011/15/11n Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ur-hornidura ordaintzeko diru-laguntzak emateko kudeaketa arauak.

Udalari interesatzen zaio arau horiek indargabetzea, adierazitako diru-laguntzak emateko egungo sistema ordezkatzeko, indarrean dagoen araudira egokitzeko eta, era berean, kalkulu ekonomikoak berrikusteko.

Indargabetze hori Asteasuko Udalaren ordenantza fiskalen aldaketara egokitzen da (gaur egun izapidetzen ari da, eta zaborren kudeaketa-tasaren gaineko hobariak indargabetzea aurreikusten du), hori guztia bi kontzeptuetarako udal-diru-laguntzak ematea barne hartuko duen udal-arau berri bat onartzeko izapideak hasteko helburuarekin.

Hori dela eta, galdera zuzentzan da, eragindako jende eta erakunde esanguratsuen iritzia jasotzeko, eta, bereziki, honi dagokionez:

a) Zuzendu nahi diren arazoak.

b) Onespenaren beharra eta aukera.

c) Araudiaren helburuak.

d) Beste araututako edo ez araututako aukerak.

Era berean, HERRITARREI ENTZUNALDI-IZAPIDEA ematen zaie, etorkizuneko arauak eragiten dien beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarri guztiak jasotzeko. Horretarako, arau-proiektuaren zirriborroa jarri da haien eskura.


Iritzi eta/edo ekarpen gehigarriak Udalari zuzendu ahal zaizkio, 2021eko abenduaren 21a arte, honako bide hauen bidez:

  • Udaleko Errejistro Orokorra.
  • Errejistro elektronikoa, Udaleko web orrian.
  • Zuzenbideak onartutako edozein errejistro.
  • Posta elektronikoa: idazkaritza@asteasu.eus

Asteasun.

Alkate andrea