Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020ko Ordenantza Fiskalak: hasierako onespena

Iragarkia

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

 

Asteasuko Udalak 2019ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, 2020. urterako Asteasuko Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketak hasierako izaeraz onartu ditu.

 

Gipuzkoako Hazienda Foralak arautzen dituen uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluak dioena betetzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jartzen dira bide ofizial honetan eta Udaletxeko ediktu taulan.

 

a) Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako idazkaritzan.

b) Aztertzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

c) Erreklamatzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17.artikuluak aipatzen dituenak.

d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera Erregistro Nagusia.

e) Erreklamazioa jasotzen duen organoa: Udal Batzarra.

 

Informazio honen arauzko epean inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako ordenantzen eranskinak behin betiko onartu­tzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.

 

Asteasun, 2019ko urriaren 30ean. Maria Pilar Legarra Corta­jarena, Alkate Andrea.