Eduki publikatzailea
Atzealdea

Modificación de créditos 2/2020 (adicional): aprobación inicial

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia GAO

Ziurtagiria Udalbatzarra

 

Udalbatzarrak, 2020ko maiatzaren 19an eginiko ez ohiko bilkuran, hasiera batez onartu du 2/2020 zkia duen kreditu aldaketarako espedientea, kreditu gehigarriak aldaketa modalitateari dagokiona, 2020ko udal aurrekontuan.

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako espedientea jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:

 

a)  Aztergai dagoen lekua: Idazkaritzan.    
b)  Espedientea azter­tzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)  Honako hauek jar ditza­kete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17. artikuluan aipa­tzen diren interesdunek eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporaziokideek.      
d)  Inpugna­tzeko arrazoiak: aipatutako Foru Arauaren 17.2. artikuluan adierazitakoak eta ordenamendu juridikoa urra­tzea.

e)  Aurkezteko bulegoa: Udale­txe­aren sarrera erregistroan.

f)  Erreklamazioak jaso­tzen dituen organoa: Udalba­tza­rra.

 

Jendeari erakusteko epea igaro­tzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, kreditu aldaketarako espedientea onartu­tzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.

 

OHARRA: maiatzaren 22ko 2020/100 Alkatetza Dekretuaren bidez, onartu egin da Udal honen aurrekontuko kredituak aldatzeko 3/2020 espedientea, kreditu gehigarrien modalitatekoa, proposamenean ageri den partidakako xehetasunarekin; hori egin da 3/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, 2.1.  artikuluan jasotakoarekin bat.

 

Asteasun, 2020ko maiatzaren 22an

 

 

ALKATE ANDREAK