Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia (2023)

ASTEASUKO UDALA

 

Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia.

 

Oinarri arautzaileak Iragarkia GAO

 

Asteasuko Alkate andreak, maiatzaren 11ko 2023/136 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

 

“LEHENA. Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.

BIGARRENA. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

HIRUGARRENA. Deialdi horri dagokion 10.000,00€ko gastua onestea.

LAUGARRENA. Deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean”.

 

Asteasun, 2023ko maiatzaren 11n Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.