Eduki publikatzailea
Atzealdea

Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa: RN MEKANIZATUAK, S.L.U.

Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa

 

Iragarkia GAO

Proiektua

 

Udal honetan 2023/10/20an (sarrera zenbakia: 859)  behean aipatzen den jarduera baimena emateko eskaera aurkeztua izan denez, eta dagozkion zuzenketa izapidetzak egin ondoren, eskaera horri dagokion espedientea izapidetu behar da, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak xedatzen duen erara.

 

Bere ondorioz, espedientea jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar (30) egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten Udalaren aurrean.

 

Espedientea ikusgai egongo da Udaleko Idazkaritzaren bulegoetan, bulego orduetan.

 

  • Eskatzailea: RN MEKANIZATUAK, S.L.U.

  • Jarduera: metalezko gaien eta osagaien fabrikazioa, mekanizazioa eta merkaturatzea planoan

  • Kokalekua: Asteasuko Industrialdeako G guneko 84 Pabiloia.

 

Era berean, jarduera-proiektua eta eginiko txostenak Asteasuko Udalaren web orriko iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

 

Asteasun, 2023ko urriaren 30ean.

 

Alkate andrea. Maria Pilar Legarra Cortajarena.