Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa: OMICROM ARIZNAVARRETA, S.A.
AMINP-IGOKA: 2022-002
Udal honetan 2022/09/22an (sarrera zenbakia:742) behean aipatzen den jarduera baimena emateko eskaera aurkeztua izan denez gero, eskaera horri dagokion espedientea izapidetu behar da, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak xedatzen duen erara.
Bere ondorioz, espedientea jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar (30) egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten Udalaren aurrean.
Espedientea ikusgai egongo da Udaleko Idazkaritzaren bulegoetan, bulego orduetan.
-
Eskatzailea: OMICROM ARIZNAVARRETA, S.A.
-
Jarduera: pieza metalikoen mekanizazioa.
-
Kokalekua: Asteasuko industrialdea, b gunea, 39 eta 40 nabeak.
Era berean, jarduera-proiektua eta eginiko txostenak Asteasuko Udalaren web orriko iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus
Asteasun, 2022ko urriaren 24an.
Alkate andrea. Maria Pilar Legarra Cortajarena.