Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa: ALGALOOP, S.L.U.
Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa
AMINP-IGOKA: 2022-001
Iragarkia GAO Jarduera Sailkatuaren Proiektua Ingurumen Inpaktuaren Azterlana
Udal honetan 2022/01/13an (sarrera zenbakia: 21) behean aipatzen den jarduera baimena emateko eskaera aurkeztua izan denez, eta dagozkion zuzenketa izapidetzak egin ondoren, eskaera horri dagokion espedientea izapidetu behar da, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak xedatzen duen erara.
Bere ondorioz, espedientea jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar (30) egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten Udalaren aurrean.
Espedientea ikusgai egongo da Udaleko Idazkaritzaren bulegoetan, bulego orduetan. |
|
Asteasun, 2022ko uztailaren 29an. Alkate andrea. Maria Pilar Legarra Cortajarena. |