Eduki publikatzailea
Atzealdea

LAMIATEGI: etxebizitza libreak prezio itunduan edo mugatuan eskuratzeko zozketa

IRAGARKIA

ASTEASUKO UDALA

Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen H.E.A. A-7 «Lamiategi»-ko “C” Bizitegi-Lurzatian etxebizitza libreak prezio itunduan edo mugatuan eskuratzeko zozketan parte hartzeko baldintzak arautzeko oinarriak onartzea.

 

OINARRIAK

INPRIMAKIA

 

Asteasuko Alkate andreak abenduaren 13ko 2021/300 Alkatetza Dekretua onartu du; honela dio horren xedapen-atala:


“LEHENA. Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen H.E.A. A-7 «Lamiategi»-ko “C” Bizitegi-Lurzatian etxebizitza libreak prezio itunduan edo mugatuan eskuratzeko zozketan parte hartzeko baldintzak arautzeko oinarriak onartzea, I. eranskinekoak.

BIGARRENA. Dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Asteasuko Udalaren web orrian eta iragarki-oholean argitaratzea.

HIRUGARRENA. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, legeriak xedatutako moduan.

LAUGARRENA. Ebazpen honen berri Udaleko Osoko Bilkurari ematea, hark egingo duen hurrengo ohiko bileran”.


Dagozkion ondorioetarako argitaratzen dena.

Argitaratzen den eta Administrazio-bidez behin betikoa den erabakia edo ebazpen honen aurka ADMINISTRAZIOREKIKO AUZI-ERREKURTSOA jar dezakezu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 legearen 8. Eta 46. Artikuluan ezarritakoaren arabera. Guzti hau Herri-Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Guzti hau, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 legearen 123. eta 124. Artikulu eta kideotan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkeztearen kaltetan gabe.

Asteasun, 2021eko abenduaren 13an. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.