Eduki publikatzailea
Atzealdea

Diru-laguntza deialdia 2020: kultura, euskara, kirola

Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia.

Deialdia eta Oinarriak

Eskaera inprimakia

Asteasuko Alkate andreak, irailaren 10eko 2020/173 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

“LEHENA. Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.

BIGARRENA. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

HIRUGARRENA. Deialdi horri dagokion 8.8000,00€ko gastua onestea”.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2020ko urriaren 18.

Asteasun, 2020ko irailaren 10ean. Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.