Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko Udaleko Diru-Laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen aldaketa: hasierako onespena.

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia GAO

Ziurtagiria

 

Asteasuko Udaleko Diru-Laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen aldaketa. Hasierako onespena.

Asteasuko Udalak, 2021eko urriaren 26an egin zuen osoko bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

“LEHENA. Hasierako onespena ematea Asteasuko Udalaren diru-laguntzak emateko Ordenantzaren aldaketari.

BIGARRENA. Espedientea jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea 30 egunez, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, honako erabaki hau Udalaren web orrian, iragarki taulan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

HIRUGARRENA. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da Asteasuko Udalaren diru-laguntzak emateko Ordenantzaren aldaketa; Alkate-Presidente andreari eskumena espresuki eman zaio, kasu horretan, argitaratu eta gauzatzeko”.

Berrikuspenaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orrian jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

Adierazitako epean Udaleko Erregistro Orokorrean iradokizunak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Asteasun, 2021eko urriaren 27an. Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.