Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko Udaleko 2022rako Araudi Plana: hasierako onespena.

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia GAO

Ziurtagiria

 

Asteasuko Udaleko 2022rako Araudi Plana. Hasierako onespena.

Asteasuko Udalak, 2021ko urriaren 26an egin zuen osoko bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

“LEHENA. Hasierako onespena ematea Asteasuko Udaleko 2022rako Araudi Planari, I. eranskinekoa.

BIGARRENA. Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

HIRUGARRENA. Epe horretan alegazio edo iradokizunik egongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Presidente andreari eskumena espresuki eman zaio, kasu horretan, argitaratu eta gauzatzeko”.

Planaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orrian jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

Adierazitako epean Udaleko Erregistro Orokorrean iradokizunak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Asteasun, 2021eko urriaren 27an. Alkate andrea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.