Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala: hasiera onartzea.

IRAGARKIA

 

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia GAO

 

Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala: hasiera onartzea.

Asteasuko Udalbatzak, 2021/07/27ko bilkuren, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

LEHENA. Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualaren hasiera onartzea, Julian Lizardi, Kojuene eta Karabelaberri eraikinen kalifikazioa aldatzeko.

BIGARRENA. Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala egiteko, izapidetzeko eta onartzeko prozesuan jarraitu beharreko Herritarren Partaidetzarako Programa onartzea”.

Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 3.artikuluari jarraiki, onartutako herritarren partaidetzarako programa argitaratu behar da.

Aipatu erabakia eta Herritarren partaidetzarako programaren eduki osoa helbide elektroniko honetan dago: www.asteasu.eus

Izapide-egintza izanik, ezin da bere aurka inolako helegiterik aurkeztu.

Asteasun, 2021ko uztailaren 28an. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.