Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen E-0 HEAn ibilgailuentzako aparkaleku bat gaitzeko lurzatiaren erabilera lagatzeko hirigintza-egikaritzako hitzarmena: jende aurrean jartzea.

ASTEASUKO UDALA

Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen E-0 HEAn ibilgailuentzako aparkaleku bat gaitzeko lurzatiaren erabilera lagatzeko hirigintza-egikaritzako hitzarmena: jende aurrean jartzea.

Iragarkia GAO

Asteasuko Alkate andreak, urtarrilaren 8ko 2021/04 Dekretuaren bidez, ebatzi du jende aurrean jartzea Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen E-0 HEAn ibilgailuentzako aparkaleku bat gaitzeko lurzatiaren erabilera lagatzeko hirigintza-egikaritzako hitzarmen proposamena, Asteasuko San Pedro Apóstol parrokiarekin sinatzekoa; onespena baldintzatuko zaio Asteasuko H.E.A. E-0n (Elizmendi) dagoen “Erretoretxe” eraikinari buruzko eta tokiko aparkaleku-sistemarako espazio bat kalifikatzeari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren onespenari, Jon Orue-Etxebarria Iturri jaunak egina 2020ko irailean.

Proposamenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Egoitza Elektronikoan argitaratuko da. Jende aurreko epea 20 lan egunekoa izango da, argitarapen horretatik kontatuta, alegazioak aurkezteko.

Asteasun, 2021eko urtarrilaren 11n. Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.