Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko H.E.A. E-0n (Elizmendi) dagoen “Erretoretxe” eraikinari buruzko eta tokiko aparkaleku-sistemarako espazio bat kalifikatzeari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia: hasierako onespena

IRAGARKIA

ASTEASUKO UDALA

Asteasuko H.E.A. E-0n (Elizmendi) dagoen “Erretoretxe” eraikinari buruzko eta tokiko aparkaleku-sistemarako espazio bat kalifikatzeari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia: hasierako onespena.

Asteasuko Alkate andreak, abenduaren 17ko 2020/286 Dekretuaren bidez, hau ebatzi du besteren artean:

“LEHENA. Hasierako onespena ematea Asteasuko H.E.A. E-0n (Elizmendi) dagoen “Erretoretxe” eraikinari buruzko eta tokiko aparkaleku-sistemarako espazio bat kalifikatzeari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia aurkeztu du, Jon Orue-Etxebarria Iturri jaunak egina 2020ko irailean.

Kokapen erreferentziak: ETRS 89; UTM 30n; X: 573569,208; Y: 4783071,809

BIGARRENA. Edozein eratako onarpenak, baimenak eta lizentziak emateko aukera urte bateko epean etetea “E-0: Erretoretxe eraikina, inguratzen duen partzela, eta egokituko den aparkalekuak okupatuko duen azalera” eremuan. Etendura berez iraungiko da ezarritako gehienezko epea amaitzen denean, edo, izapidetzen ari den planari behin betiko onespena epea amaitu baino lehen ematen bazaio, ematen zaion unea

HIRUGARRENA. Eragindako Administrazio sektorialei txostenak emateko eskatzea.

LAUGARRENA. Espedientea jende aurrean jartzea 20 egunez, azkeneko aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaraturik, eta Udaleko web atarian argitaraturik, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

Asteasuko Udaleko Idazkaritzan dago espedientea orain (Lege Zaharren enparantza, z/g), ondo iruditzen zaizkizuen alegazioak egiteko bidea izan dezaten interesatuek.

BOSGARRENA. Behin-behineko onespena eman aurretik, hala badagokio, testu bategin bat aurkeztu beharko da. Testu horretan, txosten sektorialen eta jendaurreko informazioaren izapidetik ondorioztatzen denaz gain, honako zuzenketa hauek jasoko dira:

  • "Informazio- eta justifikazio-memoriarako dokumentua" atalean, hirugarren atalean, aparkaleku-kopuruaren aurreikuspena zuzendu beharko da, zortzi unitate izatetik sei izatera igaroz (O.2 antolamendu-planoan jasotzen denera egokituz)”.

Izapide-egintza izanik, ezin da bere aurka inolako helegiterik aurkeztu.

Asteasun, 2020ko abenduaren 18an. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.

Iragarkia GAO

Ziurtagiria Hasierako Onespena

Ingurumen Txosten Estrategikoa

Ingurumen Txosten Estrategikoa (GAO)

Hiri Antolamenduko Plan Berezia (Laburpen Exekutiboa "F" Dokumentuan):