Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko H.E.A. A-0.1 “Sagastume” J.U. Hiri Antolamenduko Plan Berezia: hasierako onespena

IRAGARKIA

ASTEASUKO UDALA

Asteasuko H.E.A. A-0.1 “Sagastume” J.U. Hiri Antolamenduko Plan Berezia: hasierako onespena.

Asteasuko Alkate andreak, irailaren 28ko 2020/195 Dekretuaren bidez, hau ebatzi du besteren artean:

“LEHENA. Hasierako onespena ematea H.E.A. A-0.1 “Sagastume” J.U. Hiri Antolamenduko Plan Bereziari, Javier Yeregui jaunak, Luis P. Blanco jaunak eta Izaskun Salaberria andreak 2020ko irailean idatzitakoa.

Kokapen erreferentziak: ETRS 89; UTM 30; X: 573.296,05; Y: 4.782.852,40

BIGARRENA. Edozein eratako onarpenak, baimenak eta lizentziak emateko aukera urte bateko epean etetea A-0.1 “Sagastume” J.U.-an. Etendura berez iraungiko da ezarritako gehienezko epea amaitzen denean, edo, izapidetzen ari den planari behin betiko onespena epea amaitu baino lehen ematen bazaio, ematen zaion unea

HIRUGARRENA. Eragindako Administrazio sektorialei txostenak emateko eskatzea.

LAUGARRENA. Espedientea jende aurrean jartzea 20 egunez, azkeneko aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaraturik, eta Udaleko web atarian argitaraturik, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

Asteasuko Udaleko Idazkaritzan dago espedientea orain (Lege Zaharren enparantza, z/g), ondo iruditzen zaizkizuen alegazioak egiteko bidea izan dezaten interesatuek”.

Izapide-egintza izanik, ezin da bere aurka inolako helegiterik aurkeztu.

Asteasun, 2020ko irailaren 28an. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.

Iragarkia GAO

Ziurtagiria Hasierako Onespena

Ingurumen Txosten Estrategikoa

Memoria

Planoa I.1

Planoa I.2.1

Planoa I.2.2

Planoa I.3.1

Planoa I.3.2

Planoa I.4

Planoa P.1

Planoa P.2.1

Planoa P.2.2

Planoa P.3.1

Planoa I.3.2

Planoa P.3.3

Planoa P.4

Planoa P.5